BIOOOO Flashcards
(20 cards)
GENEAK
- Karaktere jakin baterako informazio osoa duen DNA zatia.
- Gene bakoitza locus batean egoten da; hau da, kromosomaren kokagune fisiko jakin batean.
ALELOAK
- Gene bateko aldaerak dira.
- Organismo diploideetan (2n), aleloak kromosoma homologoetako leku berean (locus) kokatzen dira, eta karaktere bakoitza alelo pare batek kontrolatzen du.
- Alelo bikote honetako bat aitarengandik dator, eta bestea amarengandik.
- Bi kromosoma homologo horiek gene berak dituzte locus beretan; hori bai, gene bakoitzean alelo berdinak edo desberdinak izan ditzakete.
- Aleloak bi motatakoak izan daitezke:
ALELO GAINARTZAILEA
Alelo honen karakterea beti agertzen da. Maiskulaz idazten da.
ALELO AZPIRAKORRA
Bakarrik adierazten da bi kromosoma homologoetan alelo honen informazio bera dutenean. Bestela ez da agertzen. Minuskulaz adierazten dira.
NORBANAKO HOMOZIGOTIKOA
karaktere baterako bi aleloak berdinak dira. Bi motatakoak daude: biak gainartzaileak edo biak azpirakorrak
NORBANAKO HETEROZIGOTIKOA
karaktere baterako bi aleloak desberdinak dira. Heterozigotoek alelo gainartzaile bat eta azpirakor bat dituzte.
GENOTIPOA
Banako batek karaktere baterako edo gehiagotarako dituen aleloen multzoa.
FENOTIPOA
Organismo jakin batean ikusi edo detektatu daitezkeen karaktereen forma konkretuen multzoa. Fenotipoa genotipoaren eta inguruneko hainbat faktoreren interakzioa da.
BITARTEKO HERENTZIA
Kasu honetan aleloen ahalmena berdina da eta heterozigotoak bi aleloen informazioa adierazten du, horregatik sortzen den heterozigotoak tarteko ezaugarriak ditu.
KODOMINANTZIA
Kasu honetan ere aleloen ahalmena berdina da baina heterozigotoak bi fenotipoak erakusten ditu.
GENE LOTUAK
Kromosoma berean dauden geneak — gene lotuak deritzenak— batera heredatzen dira.
ALELISMO ANIZKOITZA
Bi alelo baino gehiago izan ahal diranean gen batean karaktere batentzat. Adibidez, gizakien odol mota adierazteko 3 alelo daude: A, B eta 0. A eta B gainartzaileak dira 0-arekiko eta beraien artean kodominanteak dira.
HERENTZIA POLIGENIKOA
Fenotipo bat agertzea gene askoren jardueraren ondorioz. Gene horiek bi alelo edo gehiago izan ohi dituzte, locus desberdinetan kokatuta. adibidez giza azalaren kolorea. Gaur arte lau gene aurkitu dira.
SEXUARI LOTUTAKO HERENTZIA
Sexu-kromosometako segmentu bereizgarrietan dauden geneen herentziari sexuari lotutako herentzia esaten diogu. Y kromosomak ez duenez ia eduki genetikorik, X kromosomak izango du eraginik handiena herentzia mota honetan. Bi adibide aztertuko ditugu herentzia mota hau aztertzeko: Daltonismo eta Hemofilia.
EMAKUME ERAMAILEA
Emakume eramaile bat izango da sexuari loturiko gene bati dagokionez alelo batek gaixotasun-genea daramanean eta besteak ez. Beraz, emakume horrek genea kromosometako batean daraman arren ez da gaixo egongo, baina gai izango da gene hori ondorengoei pasatzeko. Gizonen kasuan ezin dira eramaileak izan, genea alelo bakarrean (X kromosoman) eramatearekin nahiko delako gaixo egoteko.
MENDELEN 1. LEGEA
Lehen esperimentu multzoa : Lerro puruen gurutzaketa ezaugarri bakarrerako.
→ Lore moreak eta zuriak, puruak biak, gurutzatzean bakarrik lore moreak lortzen dira. Ondorioa: lorearen kolore morea gainartzailea da zuriarekiko. Kolore zuria azpirakorra da.
→ Mendelen lehenengo legea edo UNIFORMETASUNAREN PRINTZIPIOA : “ Karaktere batean bi linea puru desberdin gurutzatzean, ondorengoak uniformeak dira” hau da, elkarrekiko berdin-berdinak izango dira, bai eta gurasoetako batekiko berdinak ere.
MENDELEN 2. LEGEA
Bigarren esperimentu multzoa : Lehen belaunaldian lortutako landareak(F1) hartu eta autopolinizazioa egin zuen.
→ Autopolinizazioa egitean banakoen ¾ ak gurasoak bezalakoak dira, moreak, eta ⅓ a zuriak dira, gurasoen belaunalditik datozenak. Ondorioz: Karaktere bakoitza herentziazko bi faktorek erabakitzen zuten; bakoitza gurasoetako batetik zetorrena.
→ Mendelen bigarren legea edo BEREIZKETAREN PRINTZIPIOA: “ Lehen belaunaldiko hibridoak gurutzatzean, aleloak bereizi eta gametoetan banatzen dira” Banako bakoitzak ezaugarri bakoitzerako herentzia-faktoreen pare bat dauka.
→Gametoak sortzean, kromosoma homologoetako alelo-pareak banandu egiten dira, eta gametoetan banatzen dira, modu independentean eta ausaz.
MENDELEN 3. LEGEA
Hirugarren esperimentu multzoa : Bi karaktere ezberdin (hazien kolorea eta itxura, adibidez) zituzten bi landare puru gurutzatu zituen eta hauen ondorengoekin autopolinizazioa egin zuen.
Ondorioa: Bi karaktereak modu independentean transmititzen ziren, eta besteekin konbinatu zitezkeen.
→ Mendelen bigarren legea edo KARAKTEREEN INDEPENDENTZIAREN PRINTZIPIOA
“Karaktere bakoitzerako faktore hereditarioak modu independentean heredatzen dira, eta era posible guztietan konbinatzen dira haien artean”.
→Hau da, gametoak eratzean, alelo pare bakoitza modu independentean banatzen eta heredatzen da, beste alelo pareekin inolako loturarik gabe.
TEORIA KROMOSOMIKOA
Thomas Hunt Morgan izan zen lehena gene eta kromosomen arteko lotura ezartzen, 1910ean. Ozpin-eulia ( Drosophila melanogaster ) izan zuen ikergai. Ikerketa haiek guztiak oinarri hartuta, herentziaren teoria kromosomikoa osatu zuen:
1.- Kromosomak herentziaren garraiatzaileak dira. Geneak kromosometan daude, modu linealean antolatuta.
2.- Kromosomak modu independentean transmititzen dira. Hori dela eta, kromosoma desberdinetan dauden geneak modu independentean heredatzen dira. Baina, kromosoma berean dauden geneak — gene lotuak deritzenak— batera heredatzen dira.
3.- Batzuetan bereizita transmititzen dira, meiosiko gaingurutzaketaren ondorioz. Horri birkonbinazio genetikoa esaten zaio, lehen lotuta zeuden geneak bereizi, eta alelo-konbinazio berriak azaltzen baitira.
GIZAKION ODOL TALDEAK
- Bi alelo baino gehiago izan ahal dira gen batean karaktere batentzat. Gizakien odol mota adierazteko 3 alelo daude: A, B eta 0. A eta B gainartzaileak dira 0-arekiko eta beraien artean kodominanteak dira. 3 alelo hauek konbinatuz hauek dira sortzen diren odol-taldeak: A, B, AB eta 0. Alelo bakoitzak zehazten du zein antigeno mota dagoen globulu gorrien azalean eta zein antigorputz mota dagoen odolean. Taula honetan ikus ditzakegu odol-talde guztien genotipo eta fenotipoak.
- Immunitate-sistemak antigenoren bat detektatu eta arrotzat hartzen badu, odol-plasman antigorputzak askatzen ditu, globulu gorrietako antigenoekin elkartu eta aglutinazio-erreakzio bat izateko taldekatu daitezen. heriotza eragiten du.
Rh FAKTOREA ETA ODOL-TRANSFUSIOAK
A, B, eta 0 aleloez gain badago beste ezaugarri bat, gure odol-mota zehazten duena: Rh faktorea. Kasu honetan bi alelo dira + gainartzailea eta - azpirakorra. Guztiak kontuan hartuta hauek dira sortzen diren odol-taldeen fenotipo eta genotipoak: