Historia 2 - Galdera laburrak Flashcards
(260 cards)
Esan zeintzuk diren mitxelenaren helburuak:
Hitzen lekukotasunak atzeratze mende batzuk
Hitz eraketa prozedura batzuen antzinakotasuna frogatu dokumentazioaren bidez
Gramatika sistemaren alderdi funtsezkoena azaldu
Akitanierako dokumentazioarekin lotzea
Noiz galdu zen hasperena Mitxelenaren ustetan Hegoaldean:
13.mende inguruan
Non aurkitzen dugu hasperena Erdi Aroan?
Iparraldeaz gainera: Araban eta Errioxan. Bizkaia eta Gipuzkoa ipar-ekialdean.
Zein da Erdi Aroan aurkitutako postposizio zaharrena?
Prosekutiboa “non zehar” adierazten duena. 12. Mendean: ihanbeiti, arriascoyti
Noizkoa da artikulua? Noiz eramaten da?
8-10. mendekoa, ez da aitzin euskarakoa Erdi Arokoa baizik.
→ Izen arruntek eta izenordainek artikulua eramaten dute ( behia, ederra)
→ Toponimia txikiek bai ( etxe-a, soro-a ) toponimia handiek mantentzeko joera ( Gasteiz Orio)
→ Pertsona izen gehienak artikuodunak Munnio Belaza, Cognamenak (izenaren eskubitara joaten diren argibideak) ez.
→ Izen zenbakarriak artikulodunak ( Andrea, echea ) zenbakaitzak gabeak ( ogui, ardum… )
Zer estaen digu -tz duten lekukotasunek?
Mailegu erromantzea dela
Zer ziren Misiolariak?
Misiolariak herrialde desberdinetara mugitzen zen jendea zen, bertako jendea erlijio katolikoan hezteko asmoa, euren lana errazteko hainbat hizkuntzaren gramatikak eta hiztegiak egin zituzten ( Jponiera, Ketxua… ).
Zer egin nahi zuen Martin Luterok? (Protestantea)
Eliza zahar berritu eta ustelkeria garbitu. Honetaz gain Biblia bakarrik ezarri zuen oinarrian.
Zer bultzatu zuen protestantismoak?
Bibliaren itzulpena hizkuntza modernoetara, tokian tokiko hizkuntzan erabiltzeko eta norberaren eta jainkoaren arteko erlazioa zuzena izateko.
Zer bultzatuko du Trentoko batzarrak?
Kontraerreforma abian jarriko da eta honen parte den Trentoko batzarrak Protestantismoari aurre egiteko elizak latina erabiltzen jarraituko du eta elizgizonek Jainkoaren interprete bakarrak izaten jarraituko dute. Hala ere, Dotrinak bakarrik tokian tokiko hizkuntzan predikatu beharra ezarriko du.
Zer egin zuen Dantek 14.Mendean?
De Vulgari eloquentia idatzi zuen, hizkuntza arrunt bat goi-mailako zereginetarako ere egokia dela aldarrikatzen zuen Saioa.
Zer da Villers-Cotteres-eko ordenantza?
Frantzizko 1.Ak administrazioetan latina utzie eta herritarren hizkuntza erabiltzeko agindua, erreinuko edozein hizkuntzarentzat onuragarria izan zitekeen arrenfrantsesaren onerako erabili zen eta besteen kalterako.
Zer dira Ermandadeak?
Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban bandoen gerlan antolatutako taldeak, gerora batzar eta Aldundien kimuak. Ermandadeen “kuadernoetan” legeak jasoko dire eta gerora foruak idatzi.
Zergaitik esaten zen euskera penintsulako lehen hizkuntza zela?
Euskara Bbabelgo hizkuntza edo ama hizkuntza: Bibliak kontatzen duen Bbaelgo dorrea eraikitzen hasi ziren Paradisuko hizkuntza erabiliz. Hau eraikitzen zebiltzan haserretu egin ziren eta jainkoak zigor gisa 72 “ama hizkuntza” sortu zituen. Euskara horietako bat zela oso jende gutxik ukatzen zuen inguruko hizkuntzen itxurarik ez zuelako.
Zeintzuk ziren garai honetako beste bost hizkuntzak?
Latina: Kultur hizkuntz, elizarena, nolabaiteko maila zutenena.
Nafar erromantzea: Gorte giroan sortu zen, Nafarroako erresmako hizkuntza ofizial bilakatu zen latinaren kaltetan (literaturarik sortu ez arren). Euskararen lekua hartzen hasi zen baina gaztelaniak ordezkatu zuen 15. Mendean galdu zen.
Gaztelania: 13.Mendean Gaztelako erreinuko administrazio hizkuntza ofiziala. 14. mendean hezkuntza sarea eratzen da, ahal dutenak soilik joaten dira eskolara. Euskaldunak eskolaratzeaz gain, ezinbestekoa dute gazteleraz jakitea bizimodua ateratzeko.
Gaskoiera eta Bearnesa: Akitaniako erromantzeak okzitanieraren eremuan sortuak. (Okzitaniako edo Probentzako literatura ospetsua, trobadoreek egina.
Gaskoiera: Landetako hizkuntza. Lapurdi, Nafarroa beheko muturrean eta Gipuzkoako ekialdeko muturrea, Baionako dokumentu ofizialetan.
Bearnesa: Nafarroako erreinu txikietako hizkuntza ofiziala 17.mende hasierararte.
Frantsesa: Botere eta kultura hizkuntza. Gaskoiera eta Bearnesa ordezkatuko ditu Lapurdin eta Zuberoan Ville Cortesco ordenantzaren ondoren. Euskal Herrian ez da oraindik ahozkoan honen indarra nabaritzen.
Zergaitik ezagutzen dugu ondo Nafarroa Garaiko egoera:
1587ko Herri zerrenda bati esker, bertan herrien %90 a euskalduntzat jotzen da eta 18. Menderarteko muga Lizarra eta Tafalla ziren. 16. mendean euskal lurraldeek populazioaren %60a hartu zuten eta hauetako %75/90 elebakarrak ziren.
Garai honetan zein ziren Bizkaiko mendebaldeko mugak?
Balmaseda/Zalla eta Portugalete/Santurtzi ezkerraldea azkarrago erdaratu zen, eskuinaldeak gehiago iraun zuen, barakaldon 19. menderarte euskaraz egin zen.
Zein lekukotasun ditugu Gasteizko euskarari buruz?
Navagiero: Gasteiztarrek gaztelaniaz egin euskara ulertu
Venturiano: handikiek gaztelaniaz, herri xeheak euskaraz
Landuccik: gaztelania euskara hiztegia egin, ustez Gasteizeko berriemaileekin.
Zeintzuk ziren botererra iristeko mugak?
50000 marabediko fortuna eta gastelaniaz jakitea, alegia dirua eta gaztelaniaz jakitea
Nolakoa da irakaskuntza:
- mendean garatuko da irakaskuntza euskal herrian erdaraz edo latinez. 1. Mailako eskolak: Iruñea, Burlata, Obanos eta Unibertsitatea: Oñati, Iratxe eta Iruñean. Ipar euskal herrian Baionako kolegioa latinez.
Zer bultzatu zuen Juana 3.ak?
Leizarragaren Testamentu berriaren itzulpena.
-Landucci italiarrak lehen euskal hiztegia osatu zuen Nebrijaren eskutik
-Poesia profanoak dira Etxepare nafarrak 1545an argitaratu zituenak eta Lazarraga arabarrak prestaturik inprentan utzi zituenak.
-Refranes y Sentenciam bilbo inguruko biltzaileak batua: Etxepare Garazitarrak, Leizarraga, Madariaga, Gribai eta Pozak parte hartuta.
Nor hasi zen ahozko tradizioa biltzen?
Garibai, Ibarguren Cachopin, Lazarraga, Zaldiia, bereziki ugariak dira: Garibai (1593) Refranes y Sentencias (1596), Bertrand Zalgize ( XVI-XVII) eta Ohienart (1657-1665).
Nolakoak ziren Hegoaldeko dotrinak?
Maila apalekoak, dotrina txiki xumeak, elebidunak (euskaraz eta erdaraz irakasteko eginak).
Zein xede zuen Betolatzaren dotrinak?
Dotrina irakasteaz gain, umeei irakurtzen ikasteko erabiliko zen, bigarren orrialdean, “Katon” edo “silabario” txiki bat darama.