1 GAIA: iberiar penintsula lehen gizakietatik monarkia bisigodoa desagertu arte Flashcards

1
Q

ERROMATARREN AURREKO HERRIAK

A

K.a I. milaurtekoan eta erromatarrak iritsitakoan (K.a III) Iberiar penintsulan zeuden herriak dira. Hiru eremutan bana ditzakegu: iberiarrak penintsularen ekialdeko eta hegoaldeko kostaldeetan, feniziar eta greziarren eragina zutenak, aurreratuenak ziren tributan antolatuta zeuden eta gizarte hierarkizatuta zuten, hirigintza eta idazkera ere garatu zuten; zeltek eta hauek iberiarrekin izandako harremanez sortutako zeltiberiarrek penintsularen erdialdean, mendebaldean eta iparmendebaldean, indoeuropear migrazioek ekarritako kultura ezaugarri berdinak zituzten eta beren ekonomia abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritzen zen; hauez gain iparraldeko herriak zeuden: astureak, kantabroak, baskoiak…

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

BASKOIAK

A

K.a III. mendean erromatarrek, Iberiar penintsulara iristean, mendebaldeko Piriniotako bi maldetan bizi zen herri ez indoeropearrari eman zioten izena. Haien bizi eremua gaur egungo Nafarroa+Gipuzkoa ekialdea+Aragoi +Errioxara zabaltzen da. Haien ezaugarri nagusia, hizkuntza da, hots, euskara, aurreindopearra, erromanizazioa sahiestu zuena eta gaur egun arte iraun duena. Erromatarrek mendean hartu eta haien lurraldean hainbat hiri eraiki zuten, besteak beste, Pompaelo, Andelos eta Calagurris. K.o IX. mendean Iruñeko erresuma sortu zuten.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

ERROMATARREK HISPANIA KONKISTATZEA

A

K.a III. mendetik K.a 19. urtera zabaldu zen prozesu historikoa, erromatarrak penintsulara iritsi zirenetik erabat bereganatuta izan arte zabaldu zena. Hiru konkistaldi izan ziren: Lehen konkistaldian (K.a 218-197) Erroma eta Kartago etsai zituen Bigarren Gerra Punikoa martxan zela iritsi ziren erromatarrak Iberiar penintsulara. Mediterraneo inguruko kostaldea menderatzea lortu zuten. Bigarren konkistaldian (K.a 197-133) Iberiar goi-lautadara jo eta barnealde osoa konkistatu zuten lisitanoak eta zeltiberoak (Numantzia) garaituz. Hirugarrenean (K.a 29-19) Augusto enperadoreak penintsula erabat hartzeko kantabroak eta astureak garaitzeko gerrari ekin zion, iparralde osoa menderatuz. Penintsularen konkista amaiturik bost-mendez menparatu zuten erromatarrek.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q

ERROMANIZAZIOA

A

Erromak menderatutako herriek K.a. III mendetik K.o. V. mendera bitartean jaso zuten akulturazio prozesua da erromanizazioa. Erromatarrek beren zibilizazioaren gizarte eta ekonomia egiturak ezarri zituzten Hispanian: beren hizkuntzak latinak, bertakoak ordeztu zituen; zuzenbide erromatarra ere ezarri zuten; eta baita haien erlijioa ere zabaldu zuten, Erromako jainko-jainkosen gurtza eta III. mendetik aurrera Kristautasuna. Erromanizazioa sakona izan zen mediterranear kostaldean eta hegoaldean, arinagoa, aldiz, barnealdean eta iparraldean.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q

ANDELOS

A

Erromatarrek baskoien lurraldean eraiki zuten hiria da, hain zuzen eguneko Nafarroako Mendigorriaren Andion dermioan. Hiri honek K.o. I. eta II. mendeetan izan zuen bere etaparik loriatsuena, joan zen mendeko 80ko hamarkadan egindako indusketetan jasotako aztarnek erakusten duten eran. Aztarnategi honen elementu garrantzitsuena hiria hornitzeko eraiki zen sistema hidrauliko konplexua ia osorik izatea da: ura biltzen zuen presa, ubidea, deposito erregulatzailea, akueduktua eta castellum aquae.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q

MONARKIA BISIGODOA

A

V. mendetik 711. arte Iberiar Penintsulan nagusitu zen herri germaniko honen eraketa politikoa da. Hasieran erregeak hautazkoak zituzten baina geroxeago, erregetza hereditarioa bihurtu zen. Erregeak gobernatzen laguntzeko bi erakunde zeuden: Aula Regia (nobleziaz osatutako erakundea) eta kontzilioak (batzar politikoa eta erlijiosoak). Izan ziren erregeen artean Leovigildo (batasun politikoa lortuz zuena), Recaredo (batasun erlijiosoa) eta Recesvinto (lege batasuna) azpimarratu behar dira.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly