3. GAIA: Monarkia Hispaniakoaren eraketa eta haren hedapena munduan zehar Flashcards

1
Q

GAZTELAKO ERRESUMAREN ETA ARAGOIKO KOROAREN ARTEKO BATASUNA

A

1492an Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II.ak ezkontzean gauzatu zuen gertaera historikoa da. Horren ondorioz sortu zen batasuna, dinastikoa izan zen, ez politikoa. Izan ere, nahiz eta errege-erregina berdinak izan, erresuma bakoitzak bere erakunde, legeak, monetak, aduanak, hizkuntzak eta ohiturak mantendu baitzituen. Dena dela, kanpo politika eta zenbait erakunde, Inkisizio kasu partekatu ziren. Batasun honek estatu modernoaren hasiera ekarri zuen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
2
Q

NAFARROAKO KONKISTA ETA GAZTELAKO KOROAN SARTZEA

A

XVI. mendean Nafarroak independientea izateari utzi zion eta Gaztelakoaren menpera izateari izan zen prozesu historikoa da. Beaumondarren eta Agromondarren arteko gerra bukatu zenean, Albreteko Juan eta Catalina Nafarroako erregen-erreginak zirela, Italiako iparraldean Frantzia eta Espania arteko borrokak aitzakia hartuz, 1512an Fernando Errege Katolikoa Albako dukea, eta beamondar batzuk lagunduta, Nafarroa okupatu zuten. 1515an Fernandok Nafarroa Gaztelako erresumari erantsi zuen, baina bere foruak eta erakundeak mantenduz. Behe-Nafarroako erresuma independientea izaten jarraitu zuen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
3
Q

JUDUEN KANPORATZEA

A

1492.an errege-erregina katolikoak judutarrak beren erreinuetatik kanporatuak izateko dekretua ematean gauzatu zen gertaera historikoa. Erabaki hau batasun erlijiosoa lortze aldera hartu zuen. Juduei kristautzeko aukera eman zitzaienez horietatik bataitu ziren (konbertsoak) inkisizioaren kontrolpean geratuz, baina, gehienak erbestetara joan ziren (sefardiak). Alde egin behar izan zuten juduek haien ondasunak gaizki saldun edo zuzenean galdu egin zituzten.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
4
Q

KONTRATAZIO ETXEA

A

1503an Errege-erregina katolikoak sortu zuten erakundea izan zen, Sevillan egoitza zuena. Koroak Amerikarekin zuen merkataritza monopolioaren oinarria izan zen. Kontratazioaren bidez, Amerikara joaten ziren itsasontziak, salgaiak eta gorabeherak kontrolatzen zituen eta baita ere, Koroari legalki zegokion merkataritza etekinen bostena (kinto reala). XVIII. mendearen hasieran Cadizera lekualdatu zen eta mendearen bukaeran Karlos III. ak deuseztatu zuen (merkataritza askatasunaren dekretua).

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
5
Q

CARLOS-I-AREN LURRALDE HERENTZIA

A

1517-56 bitartean Espainako erregea izan zen Karlos I.a bere arbasoen ezkontza politikari esker jaso zuen lurralde multzoa eskuratzea izan zen, ordura arteko inperiorik zabalena lortzera eraman zuena. Gaztelako Isabel I.a, amaldeko amarengandik, Gaztela eta Amerika; Aragoiko Fernando II, amaldeko aitonarengandik, Aragoiko koroa eta Napoliko erresuma (Sizilia eta Sardiniarekin); aitaldeko aitonarengandik, Austriako Maximiliano, Austria eta Alemaniako enperadorea izendatua izateko aukera; Borgoñako Maria, aitaldeko amonarengandik, Herbereak eta Franko konterria.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
6
Q

NAFARROAREN ERRESUMAREN DIPUTAZIOA

A

XVI. mendearen bigarren erdialdean (1576) sortu zen erakundea izan zen, Nafarroako Gorteak bilduta ez zeudenean haien ordezkaritza moduan, Gorteak erabakitakoa betetzen zela behatzea helburu zuena. XVIII. mendean, funtzio fiskalak ere hartu zituen. Erregeordeari ere laguntzen zion aholkuak emanez. Zazpi kidez osatutako erakundea zen: elizaren ordezkari bat, bi ordezkari militar (noblezia) eta hirugarren estamentuko lau ordezkari. 1841eko Lege Paktuaren ondorioz desagertu egin zen Probintzia diputazio bilakatuz.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
7
Q

BEGIKOAK

A

Validoak XVII. mendean (Austriar leinuaren errege txikien garaia) erregearen adiskidea eta konfidantzakoak izanik (aristokratak eta elizgizonak), aginpidea eskuratzen zuten figura politikoak izan ziren. Ospetzuenak Lermako dukea (Felipe III.arena) eta Olivarseko konde-dukea (Felipe IV. arena) izan ziren. Beraien boterea oso handia zen, eta horregatik oso kritikatuak izan ziren bai nobleziaren aldetik eta baita herriaren aldetik ere. Borboi leinua ezartzearekin XVIII. mendetik aurrera, errege erregineekiko eragin handiko pertsonaiak izan baziren ere valido terminoa desagertu zen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
8
Q

MORISKOEN KANPORATZEA

A

Lermako dukeak, Felipe III.ren balidoak, 1609an hartutako erabaki politikoa izan zen. Moriskoak kristau bihurtutako musulamanak ziren 1502an errege-erregin katolikoak egindako dekretu baten ondorioz. Kristaututa baziren ere, ez zeuden batere intregaturik eta haien ohiturak kontserbatu zituzten. Erabaki politiko horren arrazoi nagusia moriskoek turkiarrekin eta berbereekin bat egin ahal izateak ematen zien beldurra zen. Moriskoen kanporaketak ondorio ekonomiko larriak sortu zituen, batez ere Valentziako eta Aragoiko nekazaritzan.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly
9
Q

PIRINIOETAKO BAKEA

A

30 urteko gerraren testuinguruan (1618-48) hasitako Frantziaren eta Espainaren arteko gerra egoera amaitzeko sinatu zen ituna izan zen (1659). Irunen eta Hendaiaren artean den Faisaietako uhartean gauzatu zen. Horrenbestez, 1635ean abiaturiko gerra amaitzearekn batera Frantziaren nagusitasuna berretsirik gelditu zen. Itunaren arabera Espainiak Rosselló, Cerdanyako hainbat herri eta beste zenbait eskualdetako hiri batzuk utzi behar izan zituen Frantziaren esku. Bestalde, Frantziako erregea zen Luis XIV. aren eta Maria Teresa Espainiako infantaren arteko ezkontza erabaki zen.

How well did you know this?
1
Not at all
2
3
4
5
Perfectly